Presidentearen mezua

Kaixo. Atseginez ematen dizut ongi etorria gure web orrira.

Arrieta, Bakio, Fruiz, Gamiz-Fika, Gatika, Laukiz, Meñaka eta Maruri-Jatabe udalerrietako esfortzuak bateratzeko helburuarekin jaio zen Uribe Butroeko Zerbitzuen Mankomunitatea, bertako biztanleei, zein publiko guztiari, eskainitako zerbitzuak hobetzeko helburuarekin.

Urte gutxi daramatzagu funtzionamenduan, baina ziur gaude, gure bitartekoak eta borondateak batzea, gizarte modernoak dakartzan erronka eta etengabeko aldaketari aurre egiteko erarik onena dela.

Gaur egun eskaintzen dugun zerbitzu nagusiena hondakinen bilketa eta tratamendua da. Eskaintza hori zabaltzen joango gara pixkanaka.

Web orri hau gure Mankomunitatera eta bere zerbitzuetara sarbide izatea nahi dugu. Baina baita, bertako herrietarako sarbidea ere, guztien informazioa eskainiz eta bertora etortzeko gonbitea eginez. Bisita birtual honek guregana hurbiltzeko gogoa piztu eta bertatik bertara gu ezagutzera etortzeko balioko duela espero dugu, izan ere, web orri batek ezin ditu ordezkatu gure lurraren koloreak, usainak eta berotasuna.

Joseba Koldo Alzaga, Uribe Butroeko Zerbitzuen Mankomunitateko presindetea.