Laster, web honetan zure izena emateko aukera izango duzu, administrazio- tramiteak online betetzeko.
Horrela, web atari berriaren helburu nagusietako bat beteko da, alegia, administrazioa herritarrei hurbiltzea. Izapideak online egiteko zerbitzua abiarazten denean, Uribe-Butroeko biztanleek etxetik egin ahal izango dituzte haien udaletxearekin kudeatu beharreko izapideak, klik baten bidez.
Baliabide berri honi esker, erabiltzaileek kudeaketak erosotasunez egingo dituzte, denbora aurreztuko dute eta joan-etorriak saihestuko dituzte izapideak egiteko orduan, adibidez, errolda-agiria eskatzean. Aurreikuspenen arabera, gaur egun udal bulegoetan egin behar diren izapide guztiak etorkizunean herritarrek webgune honen bidez bideratu ahal izango dituzte.